Irudian PP eta PSOE alderdien bozeramaile nagusiek Terrorismoa aurkako ituna irudikatzen dute, non betirako espetxaldia onartu egiten den |
Mota guztietatko krisialdietarako badago joera kontserbadorea, beste aukerak ezabatuz eta autoritarismoruntz abiatzeko gauzatzen dena. Esparru bakoitzean era desberdinez moldatzen da; lan arloan, esate baterako, enpresariaren alde bakarrero boterea indartu egiten da, enplegua sortzeko aitzakiaz,eta taldea-autonomia murriztuz. Baina gaur gure begirada beste eremuetara lerratu nahi dugu, zigor arlora. Ezaguna denez, oraintxe bertan hainbat lege aldakakuntzak pil pilean daude eremu horretan, Zigor kodearena, PP eta PSOEn arteko terrorismoaren ituna, Segurtasun hiritarrarena, etabar,...
Guztien atzean gure ustez badaude ezgaurri kezkagarri batzuk, hurrengo puntuetan laburtzen saiatuko ditugunak:
1. Benetako arazoei irteera bakar eta faltsua erakusten zaie, zigor
populismoa eta autoritarismoaren ildoa. Emozioen
erantzuna bilatzen da, masaren beldurra
eta izua astintzen da.Txorimalo bat aireratzen da, beste aukerak
estaltzeko. Funtzionarioen artean igo
egin den gorpu bakarra segurtasunekoak dira. Osasun arloan, hezkuntzan,…
denetan jaitsi dira enplegatu publikoak errepresioarekin lotuta direnak izan
ezik.
2. Ez dagoen arazoa aurre egiten
da, Espainian delinkuentzia ez baita
hainbesterako igo eta krisialdiarekin ez delako handitu. Gainera, erreforma egitean
zigor sistema ez zela nahiko zabaltzen
da, baina ez dago horren frogarik. 1995.eko
Kodean 20 urteko muga dagonekoz birritan handitu da, eta egun 40 urteko
espetxealdiak liratekeenak dira. Karrera amaitu ezinean gaude, gero eta delitu
ugariagoak eta zigor handiagoak. Zein izan daiteke hurrengo urratsa?
3. Espetxe iraunkorra berrikusgarria, kartzela osteko zaintzeko neurriak
eta zigorrak, definizioen lausotzea[1], oro har zigorrak berriro handitzea,…
horrelako neurrien atzean Arerio Zuzenbidea kausitu ahal dugu[2].
Arerio izendatuez gero tratamendu berezia aplikatzen zaio. Gu eta besteak, hori
da oinarrian zuzenbidearen aukera honetan. Zuzenbide arrunta guretarrentzat geratzen da, arerioarentzat
beste zuzenbidea badugu. Horretan portaera baino izaerak edo etorkizuneko aukerak
debekatzen dira. Zigorrak ohikoak baino askoz gogorragoak dira eta prozesuen
zenbait berme gutxitzen dira.
Baina, berez hori txarra bada beste arazo badugu proposamen
horren atzean, salbuespena bezala jaio egiten
dena apurka apurka ohiko erregela bihurtzen ohi da guztientzat.
4.Horrez gain haietariko neurri batzuetarako oso eztabai-garriak dira bere konstituzio-euskarria begira, esate baterako espetxe iraunkor berrikustea birgizarterarekin
parekaezina ematen baitu. Era berean, zigorra bukatuez gero askatasun mugatzeak edo debekuak ez dirudite bat etorri
ahal direnik konstituzioarekin.
5.Gainera, beti lez, oso tipo asimetrikoak
daude, oraindik ere, nahiz eta espetxeko pena arindu, piketeak grebaren aurkako
portaerak baino era latzagoz zigortzen
dira[3].
Guzti hauen atzean, Zuzenbide-estatua sozialaren suntsiketa autoritarioren
lehen urratsa bezala susmatu ahal dugu.
[1] PP eta PSOEn arteko paktuan nahiz
jihadismoa aipatu sarreran, kongresua inguratzea edo horrelako protestak
terrorismoaren azpian sar ditzaketen zalantza sortzen da artikuluen proposamenak irakurtzean.
[2] Nahiz eta izena berria izan, Gunther
Jakobsek 1985ean asmatu baitzuen, aurreko zuzenbide nazian eta beste estatu
autoritarioetan aztarnak aurki ditzakegu
[3]Egun hauetan ELA sindikatuaren bi kideak enpresaria
mehatzeagatik kondenatuak izan dira. Alderantzizko kasua ez dugu inoiz entzun,
nahiz eta sarriago gertatu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario