Mostrando entradas con la etiqueta Fatima bañez. ERE euskadin. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Fatima bañez. ERE euskadin. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de noviembre de 2012

70. Seinale itxaropentsuak



Inoiz lanik egin ez duen Ministrak agian horregatik ministerioaren izena aldatu du, lanetik enplegura. Orain Seinale itxaropentsuak ikusi ditu, Nora begiratu du?


Esaldi hori erabili zuen Fatima Bañez-ek  krisialditik ateratzen ari garela esateko, eta gero Mariano Rojoy-k matraka berarekin jarraitu egin du

Atzo Mariano Rajoy-k esan du hurrengo urtea hobeago izango dela eta 2014an enplegua haziko dela. Ildo horretatik jarraituz  lan erreforma baikorra izan dela eta batez ere bere etekinak ekonomia haztean ikusiko direla gaineratu du. Elkarrizketa horretan arlo pribatuan enpleguaren beherapena baretu dela baieztatu du.

Gaurko eguenkaietan zabaldu denez hainbat enpresa ezagunek Enplegua Erregulatzeko Espedientea egingo dute; Gamesak 273 langile kaleratuko ditu Nafarroan, Bridgestonek 216 Bizkaian eta Gaurdianek  Laudion 120 langile botako ditu kalera. 500 langile kalera ziztada batean.

Briggestonek, lehen Firestone izandakoak, mila milioi € etekinak lortu dituela aldarrikatu du. Gamesak beste 80 langile kaleratuko ditu Euskadin.

Ez dirudi enpleguaren beherapena amaitu dela arlo pribatuan. Ez, geratzen direnak kanporatzen hasi dira.
Baina horrez gain arlo publikoan kalerapen kolektiboak ugarituko dira.    

Seinale itxaropentsuak? Seinaleak bai baina itxaropen gutxi. Guk amaierarik ez duen katea ikusten dugu