viernes, 30 de marzo de 2012

20. Grebaren arrakasta: lantegiak hutsik, kaleak beterik

Bilbon atzo goizean egindako manifestazioaren baten bi ikuspegiak
Goiko irudietan atzo goizean egindako manifestazioak agertzen dira. Itzelak izan ziren, Bilbokoa, esate baterako, inoiz egin den halako gaietako handiena, ziur aski. Jendetza izugarria behean eta goian helikopteroen zarata.
Gaur labur-labur atzoko grebaz berri eman nahi dugu. Euskadin geldialdia totala izan zen  usnatu ahal genuen neurrian. Lantegiek, komertzioek, dendek, … denek itxi zuten, auzoko txinoak ere. Tabernaren bat soilik zabalik agertzen zen. Azken urtetakoekin konparatuz lanuztea erabatekoagoa izan zen, nahiz eta Desenpleguko Ministroak kontrakorik mantendu badu ere, aurreko urtetakoak handiagoak izan zirela gezurra esan baitu.
Iskanbilaren bat gertatu zen: 25 atxilotuak eta lauzpabost  zaurituak, larriena Gasteizeko 19 urte gaztea ZIUan jarraitzen duena.Greba egunean lan egin izateagatik pizten dela esne txarra edo uniforme berak dakarrela batek daki.
Hain orokorra izatearen arrazoiak errazak dira. Batetik egoera larria baita benetan (atzo bertan Euskal Jaurlaritzak egindako kalkuluen arabera, aurten beste 17.500 lanpostu galduko omen dira Euskadin) eta bestetik sindikatu guztiek egun berean deitzeagatik. Ez zen deialdi bateratua baina bederen batera gertatu zen, eta sindikatu deialdiak ez zitzaizkien oztopoak elkarri. Jakina, horrek ez du esan nahi batasun sindikala hurbilagoa denik, baina ezer eza baino gehiago bada
Gaur gobernuak bere opilari su eman jarraitzen du, haren aldekoentzat soilik gobernatzen du,  amnistia fiskala eskainiz iruzurgileei. Ekonomiako Ministroak dionez grebak ez duela XXI mendean zentzurik. XIX mendetik gauza bera diote oligarkiak. Eta desenpleguko Ministroak bide erreformista geldiezina dela dio, baina inora ez doan bidea da.
.

No hay comentarios:

Publicar un comentario