Mostrando entradas con la etiqueta Greba. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Greba. Mostrar todas las entradas

viernes, 30 de marzo de 2012

20. Grebaren arrakasta: lantegiak hutsik, kaleak beterik

Bilbon atzo goizean egindako manifestazioaren baten bi ikuspegiak
Goiko irudietan atzo goizean egindako manifestazioak agertzen dira. Itzelak izan ziren, Bilbokoa, esate baterako, inoiz egin den halako gaietako handiena, ziur aski. Jendetza izugarria behean eta goian helikopteroen zarata.
Gaur labur-labur atzoko grebaz berri eman nahi dugu. Euskadin geldialdia totala izan zen  usnatu ahal genuen neurrian. Lantegiek, komertzioek, dendek, … denek itxi zuten, auzoko txinoak ere. Tabernaren bat soilik zabalik agertzen zen. Azken urtetakoekin konparatuz lanuztea erabatekoagoa izan zen, nahiz eta Desenpleguko Ministroak kontrakorik mantendu badu ere, aurreko urtetakoak handiagoak izan zirela gezurra esan baitu.
Iskanbilaren bat gertatu zen: 25 atxilotuak eta lauzpabost  zaurituak, larriena Gasteizeko 19 urte gaztea ZIUan jarraitzen duena.Greba egunean lan egin izateagatik pizten dela esne txarra edo uniforme berak dakarrela batek daki.
Hain orokorra izatearen arrazoiak errazak dira. Batetik egoera larria baita benetan (atzo bertan Euskal Jaurlaritzak egindako kalkuluen arabera, aurten beste 17.500 lanpostu galduko omen dira Euskadin) eta bestetik sindikatu guztiek egun berean deitzeagatik. Ez zen deialdi bateratua baina bederen batera gertatu zen, eta sindikatu deialdiak ez zitzaizkien oztopoak elkarri. Jakina, horrek ez du esan nahi batasun sindikala hurbilagoa denik, baina ezer eza baino gehiago bada
Gaur gobernuak bere opilari su eman jarraitzen du, haren aldekoentzat soilik gobernatzen du,  amnistia fiskala eskainiz iruzurgileei. Ekonomiako Ministroak dionez grebak ez duela XXI mendean zentzurik. XIX mendetik gauza bera diote oligarkiak. Eta desenpleguko Ministroak bide erreformista geldiezina dela dio, baina inora ez doan bidea da.
.

domingo, 11 de marzo de 2012

13. Grebarako deialdi bakarra, martxoko 29an

Azkenik Sindikatu nagusiek martxoko 29an jarri dute grebako deia. Horrela egun berean deitu dute sindikatu guztiek. Horrek ez du esan deialdi bakarra, baina zerbait positiboa bada, zatika egitea baino pozgarriagoa bederen.
Aurrekoa idatzi bezain laster, pentsatzen hasi naiz ze egoera txarragoa gauden grebako deialdi bakarra egiteko.
Edonola ere, sindikatu guztien kontra dagoen kanpana zitala bateratasuna premiazkoa dugu.

viernes, 24 de febrero de 2012

8. greba ere beste erkidegoan

CCOO,UGT, SIC,  USO eta beste sindikaturen batek Gaztela-Mantxako enplegatu publikoei greba egitera deitu diete hurrengo otsailaren 29

Erkidego horretan arlo publikoan gertatzen ari diren murrizketen aurrean eta zehazkiago aste honetan hango parlamentuan onartuko duten "Ley de Medidas Complementarias para la Aplicación del Plan de Garantías de Servicios Sociales”ren kontra egiten da deialdia

viernes, 17 de febrero de 2012

6. Grebaren garaia



Orain grebaren garaia da.
Alde batetik, sindikatu abertzaleen lan erreformaren kontra martxoaren 29rako greba orokorrera deitu dute. Galiziako GIG sindikatuak era bereko deialdia egin du
Bestetik, Lan erreforma bukatu eta gero orain altxatzen dira ahotsak ugazaben erakundetan eta gobernuan Grebaren arautegia aldarazteko. Aitzakiak franko eta ugariak aipatzen dira: zaharra eta zaharkitua dela, demokraziaren aurrekoa dela, enpleguaren kontra doala eta abar,
Aitzakiak aitzaki, atzean dagoen egia bakarra greba moztu eta txikitu nahi dutela, enpresariaren boterea libreagoa izateko