ELA,
LAB, eta STEE/EILAS erakunde sindikalek grebarako deialdia egin dute 2012ko
otsailaren 9rako, Euskal Autonomia Erkidegoko eremu geografikoaren barnean
dauden Arlo Publikoaren langile eta enplegatu guztientzat.
Horren aurrean Eusko Jaurlaritzak bi Agindu
atera ditu Erkidegoaren Funtsezko zerbitzuak bermatzeko. Beti legez,
horretarako zerbitzu minimoak ezartzen dira, desberdinak jardueren arabera.
Aginduak honakoak hauek dira:
·
AGINDUA,
2012ko otsailaren 3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen
bidez, sektore publikoan Euskal Autonomia Erkidegoan 2012ko otsailaren 9rako
deitutako grebak dirauen bitartean erkidegoari eskaini behar zaizkion funtsezko
zerbitzuak beteko direla bermatzen da.
·
AGINDUA, 2012ko otsailaren
3koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia
Erkidegoan 2012ko otsailaren 9rako deitutako grebak dirauen bitartean justizia
administrazioak erkidegoari eskaini behar dizkion ezinbesteko zerbitzuak beteko
direla bermatzen da.
Azpimarratzeko da alde batetik
bi aginduak ateratzea eta justizia administrazioari dagokionez desberdin
arautzea.Bestetik testuak oso luzeak dira 12 eta 8, hurrenez hurren. Eta grebara
deitu duten sindikatuekin bat etortzen niretzat ere minimoak altuegiak dira; esate
baterako maiatzaren 21ko grebaren aurrean bezala hezkuntza bermatu
beharrekotzat jo dira, eta ikasteko zentro guztiak zabaltzea agintzen da, nahiz
ordu batzuetako greba izan. Azkenik, euskara aldetik deigarria da agindu
bakoitzean bi adierazpen desberdinak (funtsezko zerbitzuak eta ezinbesteko
zerbitzuak) erabiltzea gazteleraz
bakarra denean(“servicios esenciales”)
No hay comentarios:
Publicar un comentario